Mendia gustuko duenarentzat bada non ibili eta zer ikusi. Hauek dira inguruko mendi interesgarri zenbait:
Hegoaldean, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daude, menditik ezagunenak: Ttutturre (1282 m.), Hirumugarrieta (1431 m.), Aldaon (1411 m.), Uakorri (1306 m.) eta Balerdi (1197 m.) dira.
Ekialdean berriz Elosta (937 m.), Malkorraundi (853 m.) eta Pagota edo Urkieta (854 m.) mendiak daude.
Bestalde, eta bailaran bertan, herriz herriko hainbat ibilbide ditugu: