Pasa den igandean Araizko Zaporeak-en azoka arrakastatsua ospatu genuen Arribeko plazan. Antolatzaileak oso pozik agertu dira izandako erantzunarekin.
Beti bezala bailarako produktuei balioa ematea izan zuen xede nagusi azokak. Seigarren edizio honetarako gainera sagarra izan zen protagonista eta bertaratuek bailarako sei baserri ezberdinetan egindako sagardoak probatu ahal izan zituzten: Uztegiko Ieramendi; Intzako Antsonegoikoa, Oxenea eta Perunea; Arribeko Dendalborda eta Beteluko Poxtenea.
Horretaz gainera bertako gazta, esneki, ezti, ogi, berdura eta artisauek landutako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan zituzten gerturatu zirenek. Goiza elizako arkpean egindako bazkari eder batekin amaitu zuten, bailarako arkume ederrarekin.