XVIII. mende inguruan martxan zeuden lantegiak ziren teileriak, eta teilak egiteko erabiltzen ziren. Euskal Herrian zortzi teileria inguru bakarrik berreskuratu dira gaur egun arte, eta Intzakoa da horietako bat. Santa Kruz ermitatik gora dago, Gaintza aldera doan bidearen eskuinean.
Iturraskarrik, Araizko Udalak, Ondare Kultur Taldeak eta Aranzadik elkarlanean berreraiki zuten Intzako teileria 2021. urte bukaeran, eta orain inauguratuko dute: martxoaren 26an izanen da ekitaldia, 10:30ean, Intzako plazatik abiatuta. Ondoren, hamaiketako bat ere izanen da.