Datorren apirilaren 28an arratsaldeko 16:30ean fruitu gorriak landu, eraldatu eta merkaturatzeko ikastaroa izango dugu Araizko Udaleko liburutegian. Bertan jorratuko dira ondorengo gaiak:
- Fruitu gorriak lantzea: erabilera, laborantza-teknikak.
- Prestaketa (esperientzia eta baldintza higieniko-sanitarioak).
- Merkaturatzea (esperientziak).
Irakasle lanetan Gorka Sasieta (ekoizlea- prestatzailea), David Ruiz (ekoizlea), Carlos Zabala (ekoizlea-egilea) eta Ana Barandiaran (INTIAko kidea) izango ditugu.
Formakuntzan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da izena ematea ondorengo kontaktuak erabiliz:
Izena emateko epea apirilaren 26an amaituko da.