Araizko Udalak, UEMArekin elkarlanean, 2023-2024 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu.
Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko) pausoa ematera animatu daitezen herritarrak.
Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duten herritarren artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.
Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak Araitzen bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.
Matrikula epea: irailaren 30era arte.
Informazio gehiagorako deitu edo hurbildu Euskara Zerbitzura:
Telefonoa: 948 504 400
Posta: larbeleaeuskaraz@iparmank.eus
Araizko Udalak euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz.