Araitz-Beteluko «Tximuutxe» Emakume Taldeak, bi herrietako udalen babesarekin eta Irurtzungo Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen laguntzarekin antolatuta Jon Abril Olaetxeak, «Isildutako eskuak» liburuaren aurkezpena eskeiniko digu, irailaren 22an, Beteluko Zigari Elkartean, arratsaldeko 6etan.
Liburu hau osatu da gerraostean etxetik kanpo lana bilatzera ausartu ziren hainbat emakumeren ekarpen sozial eta historikoekin.
Nahiz orain iritzi orokortua izan gerraosteko emakume guztiak etxean aritzen zirela familia eta haurrak zaintzen –kanpoko lanak gizonei utzita–, egoerak behartuta eta adorez hainbat arlotan emakumeak ere etxetik kanpoko lanetan aritu ziren. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren adibidez, baina soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago irabaziz, gainera.
Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman die, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko. Bertan 11 lanbidetan aritutako hamalau emakumeren testigantzak jasotzen dira.