Azkenaldian Euskal Herrian ere ematen ari den fenomenoa da Energia Berriztagarrien Komunitateen (EBK) sorrerarena. Herritarrak energiaren inguruan erabakiak hartzeko antolatzen ari dira, korporazio handiek goitik behera ezartzen dituzten ereduen aurrean. Araitz inguruan Orexa eta Leitzakoak dira EBK kasu ezagunenak. Bailaran bertan, Azkarate kontzejuan ere gaia landu zuten.
Nafar Gobernuak 2022an Mendialdean Goienerri enkargatu zizkion hitzaldi batzuetan du oinarria gure bailarako beste kasuak. Araizko Udalak zenbait herritarren interesa ikusirik udalerri mailan EBK bat sortzeko prozesua martxan jartzea erabaki zuen 2022 urte amaieran. Prozesu horretatik, orain, Ostots jaio da, Araizko energia berriztagarrien komunitatea.
Urtean zehar egindako bilera eta lan orduen ondoren, oraingoz, helburua dute komunitatea bera herriaren aurrean aurkeztea eta zein asmo dituzten azaltzea, alegia, energia aholkularitza, proiektu fotovoltaikoak, biomasa, mugikortasuna…
Lehen proiektua bizilagunek partekatuko duten instalazio fotovoltaiko bat ezartzea izango da, baina aurrez herrian zenbateko interesa eta eskaria dagoen jakin nahi dute. Horretarako erabili daitezkeen teilatu publiko posibleak aztertzen hasi dira.
Interesatu bazaude hitzaldia izango da:
Eguna: Azaroaren 2a.
Ordua: 19:00.
Lekua: Araizko Udalean.
Herritar guztiak gonbidatuak zaudete.
Webgunea: ostots.eus