Araizko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu larunbatean, azaroak 4, euskararen alde Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera.
Zergatik manifestatuko gara?
- Auzitegian eskuhartzeak salatzeko. Epaileak euskararen normalizazioaren aldeko arau eta neurriak baliogabetzen ari dira. Hau da, botere judiziala ari zaigu hizkuntza politika egiten eta determinatzen. Eta ezin dugu hori onartu.
- Euskararen normalizazioan aurrera egiteko. Euskara da zaurgarritasun egoeran dagoen hizkuntza, eta sententzien bidez orain arteko lana eta adostasun sozialak erasiten ari dira. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko momentua da, ez atzera geitekoa.
- Herritarron eskubideak erdigunean jartzeko. Pertsona guztiek beraien eskubideak bermatuak izan beharko lituzkete, baina egunero urratzen dira euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak. Gainerako herritarren adinako eskubideak bermatuak izatea eskatzen dugu, beste inori eskubiderik kendu gabe.
Manifestazioa Bilboko Euskaldunatik abiatuko da 17:00etan.