2021ean bailarako herrien arteko distantziak gerturatze aldera, Araitz, Betelu eta Larraungo Udalek taxi zerbitzu bidez egindako bidaiak diruz laguntzea erabaki zuten, beti ere bakoitzari zegozkion bidaien arabera. Hasiera batean aztertu zen gastu horien zati bat beste erakundeen dirulaguntza bidez ere finantzatzea. Denboran zehar, erabilpenak gora egin du herritarrei zerbitzu ona eskainiz, baina gastua handiegia da Araizko Udalak bere gain har dezan. Hori dela eta, zerbitzua bertan behera utzi gabe, baldintzak moldatzea erabaki dugu.
Bailara barneko taxi zerbitzuaren helburua da, erraztasunez mugitzeko arazo gehien dutenei laguntzea, bereziki, 65 urtetik gorakoei eta ume zein gazteei. Bestela esanda; mugitzeko beste pertsona-gidari baten laguntza behar dutenei.
Araizko Udalak eta Larraungo Udalak lagunduko dituzten bidaiek bete beharreko baldintzak dira:
- Laguntza soilik Araitz eta Larraungo (Lezaeta eta Errazkingo) biztanleentzako da.
- Garraio erabiltzaileek 5 euro ordainduko dute bidaia bakoitzeko. Bidaiaren benetako kostura arteko diferentzia Araizko eta Larraungo udalek ordainduko dute.
- Bidaiari kopuruak ez du baldintzatuko bidaiaren prezioa. Bidaiari bakarra edo bidaiari gehiago izan, 5 euro ordainduko dute.*
- Ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00ak eta 20:30ak artean egiten direnak eta larunbat goizetan 8:00etatik 12:00etara.
- Araizko goiko herrietan, Lezaetan eta Errazkinen jatorria duten bidaiak lagunduko dira.
- Beheko herrietan jatorria duten bidaiak eta helmuga Araizko goiko herriak, Lezaeta edo Errazkin dituztenak lagunduko dira.
Betelu, Arribe eta Atallu arteko bidaiak ez dira diruz lagunduko. Salbuespenak izango dira: 65 urtetik gorakoak, Betelun egiten diren haur eta gazteen eskolaz kanpoko jarduerak eta behar bereziak dituzten erabiltzaileak.
Bidaien baldintzak urtero berrikusiko dira eta 2024ko otsailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.
Azkenik, gogorarazi, taxista libre dagoenean soilik eskainiko dela taxi zerbitzua. Zerbitzuak iraun dezan herritarrok zentzuz erabili beharko dugu.
* Azkarateko kontzejuak eta Intzako kontzejuak bere herritarrentzako laguntza gehigarri bat onartu dute.