Arribetik Intzara doan erdi-tentsioko linea osoan ingurumen-hobekuntzak egiteko, hornidura etengo da:
- Goizez, gutxi gorabehera, 9:00etatik 9:30era. Mozketak minutu batekoak izango dira, gutxi gorabehera.
- Arratsaldez, aurreikustea zailagoa da, baina 15:00etatik 17:30eko tartean izango dira. Hauek ere minutu batekoak.
Goizeko mozketak dira herri bakoitzeko argindar sorgailuak martxan jartzeko, lan egiten dugun bitartean herrietan argia egon dadin. Arratsaldekoak berriz argindarra berriro linean sartzeko izango dira.
Mozketak Azkarate, Uztegi, Gaintza eta Intzako herritarrei eragingo die.
Linearen luzera dela eta, beharrezkoa izango da mozketak egun batzuetan egitea. Intzari egun gehiagotan eragingo dio, linearen amaieran dagoelako, eta Azkarateri gutxiago, linean dagoen lehen herria delako.
Lanak aurrera doazen einean informatzen jarraituko dugu.