Atzo, astelehena urtarrilak 15, Araitzen izandako lan-istripu baten ondorioz, Willian Alfaro Acuña langilea hil zen. Urtea hasi besterik ez eta dagoeneko laneko instripu ondoriozko laugarren heriotza izan da. Beste behin ere, arazo sozial handi baten aurrean gaudela erakusten digu.
Araizko Udalak, hildakoaren familia, lagun, lankide eta gainerako gertukoei bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi die. Era berean, lan istripuak behin betiko desagerrarazteko hartu beharreko neurriak har daitezen aldarrikatu eta nondik norakoak argi ditzan eskatzen dio Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari.
Araizko Udalak lan segurtasuna bermatu eta lan istripuak behin betiko desagerraraztea ezinbestekoa dela adierazi nahi du. Helburu hau lortzeko, behar-beharrezkoa da egungo lan osasun eta segurtasunean aurrerapauso nabarmenak ematea zein langile guztien, eta batik bat egoera bereziki zaurgarrian daudenen, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Araudia zehatz-mehatz eta irmoki betearaztea.
Hori guztia dela eta, Araizko Udalak deia luzatzen die eragile guztiei administrazioa, erakunde sindikalak eta patronalarekin batera lan arriskuen prebentzioaren aldeko praktika onen jarrera izan eta bultza dezaten. Gainera, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Araudia hitzez hitz eta zehatz-mehatz betetzen ez dutenen eta lan eremuko osasun eta segurtasun neurriak betetzen ez dituztenen salaketa ere egiten du lan eremuko ikuskaritzan hobekuntzak eskatuz.
Araizko Udalak, bestalde, lan istripu hau deitoratzeko helburua duten ekimen eta adierazpenekin bat egiten du.