Gutun honen bidez, gure herrietako baserriak izendatzeko eta kokatzeko, Araizko Udalak abiatu duen egitasmo baten berri eman nahi dizugu; HELPBIDEA izena du, eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean garatu dugu.
Helpbidea herri guneetatik kanpo dauden baserriak lokalizatzeko sistema bat da batez ere, baina baita herriguneetan daudenak ere. Baserriari zenbaki jakin bat ematen zaio denboran zehar aldatuko ez dena. Identifikatzaile hori plaka batean jartzen da baserrien kanpoko aldean. Nafarroako ipar-mendebaldeko herrietan, bereziki, erabiltzen da sistema hau, Nafarroan helbide bat aurkitzeko modurik azkarrena delako; larrialdiren bat izanez gero, 112 telefonora deitzean ere, eman daiteke.
Araizko Udalak bailaran sakabanatuta dauden baserri guztietako plakak bideratu ditu, honako dirulaguntzaren bidez lagunduta: 2022ko ekainaren 23an, NAOn argitaratu zen 112/2022 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Barne Saileko zuzendari nagusiarena, Nafarroako Udalentzako diru-laguntzen deialdia onartzen duena, 2022. urtean etxe sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduerak egin ditzaten.
Gutun honekin batera, zure baserriari dagokion identifikatzaile eta izenarekin plaka bidaltzen dizugu, baserriaren kanpoko aldean jarri dezazun.
Egitasmo honen inguruan zalantzarik baduzu edo argibiderik nahi baduzu udalarekin harremanetan jarri zaitez, 948513087 telefono zenbakian edo udala@araitz.eus posta helbide elektronikoan. Bulego ordutegian ere pasa zaitezke: goizeko 09:00etatik 11:30etara.
Jaso agur bero bat.
HELPBIDEA zerbitzua erabiliz etxe edo kokapen bat bilatu nahi baduzu edo bere HELPBIDEAko ID zenbakia, ondorengo botoia sakatuta Nafar Gobernuaren bilatzaile bidez egin dezakezu: