‘Bizkarsoro’ filma ostiralean, martxoak 15, estreinatuko da Araizko Udaletxeko liburutegian.
Josu Martinez zinemagilearen lehen fikziozko filma da eta euskaldunek Ipar Euskal Herrian jasandako zapalkuntza du hizpide. 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio biltzen ditu filmak, ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko istorioak, bost hamarkadatako kontakizuna, hain zuzen.
Martinez aski ezaguna da zinemagintzan, bereziki dokumentalgile bezala; besteak beste, zenbait dokumental luze egin ditu, besteak beste: «Barrura begiratzeko leihoak» (2012), «Gure sor lekuaren bila» (2015), «Jainkoak ez dit barkatzen» (2018), «Caminho longe» (2020), «Paperezko hegoak» (2021) eta «Mirande, film bat egiteko zirriborroa» (2023).
Film emanaldiaren ondoren euskal hiztunek eta euskarak jasandako egoeren inguruko hausnarketa bat egingo da bertaratuekin.
Filma Araizko Udalak eskaintzen du UEMArekin lankidetzan, Korrika Kulturalaren ekitaldien barnean.