Gure udalerrian eta eskualdean elikadura sektorean aritzen direnek liburuxka-katalogo bat argitaratu dute Cederna-Garalurrekin elkarlanean.
Arano, Goizueta, Areso, Leitza, Larraun, Lekunberri, Araitz, Betelu, Imotz eta Basaburuko udalerriak barne hartzen dituen eskualde honetan, 2019 urteaz geroztik hainbat ekintza jarri dira martxan, elikadura osasungarri eta jasangarria bultzatzeko. Besteak beste, Mendialdeko azoka ibiltaria, fruta arbolen inguruko formazioak, errestaurazioa kolektiboen azterketa, eskolen bisitak elikaduran ari direnei…
Katalogoak biltzen ditu elikagaiak ekoitzi eta eraldatzen dituzten herritarren kontaktua, nola jarrai beraiekin harremanetan, zer eskaintzen duten, non topatu produktuok salgai…
Tokiko elikadura indartzeko hainbat eragile ari dira lanean gure eskualdean: udalak, Habelarte baserritarren elkartea, Leitzeko kontsumo taldea, Araizko Zaporeak, Plazaola turismo partzuergoa, ostatuak, dendak, landetxeak, ikastetxeak, mankomunitateak, komunikabideak, Cederna Garalur.
Argitaratu den bilduma hau baliagarria izatea espero dute egileek, herritarrek otorduetan tokiko elikadura osasungarri eta jasangarriaren hautua egin dezaten.
Deskargatu liburuxka PDF formatuan: