Gure herrietan lan egin eta bizitzea askoren ametsa da eta, uste dugu, lortu daitekeen ametsa dela. Herrian ditugun beharretatik abiatuta, elkarlanean, milaka aukera sor daitezke. Herritarrak izan gaitezke oinarria, proiektuak gauzatzeko bultzada eta herritarron artean eraiki dezakegu gure etorkizuna. Garapen ekonomikoa eta soziala, herrietatik modu eraldatzailean eragiteko elkarlana da giltza eta sarea aktibatzea, ezinbesteko baldintza.
Ibilbidea abiatzeko, Mimukai eta Olatukoopeko kideen eskutik, beste herri eta eskualdetan garatzen ari diren proiektua ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Mendialdeko Aktibazio Planaren baitan, landuko dugu egitasmoa eta Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko du. Adibideetako batzuk, dagoeneko martxan dauden proiektuak izanen dira. Besteak, sortzen eta lantzen, lehenbiziko urratsak ematen ari dira. Guztiak baliagarriak izanen dira tokian tokiko beharrak elkarrekin identifikatu eta aurrera begira elkarrekin ikasi eta egiteko. Topagune bat ere izanen da hitzordua, herritarren eta erakundeen artean harreman sareak sortzeko.
Ekainaren 11n, asteartea, arratsaldeko 18:00etan elkartuko gara Beteluko Udaletxean, Araitz eta Beteluko herritarrak.
Bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.