Datorren uztailaren 28an arratsaldeko 18:00etan Urmugak antolatutako Urtanta kontzertua egingo da Uztegiko Azkugainan. Bertan izango dira Eñaut Elorrieta, Janus Lester, Anje Duhalde, Olaia Intziarte, Xabier Leturia eta Et Incarnatus Orkestra.
Kontzerturako sarrerak Urmugaren web orrian bertan erosi daitezke 20 eurotan. Araizko herritarrek sarrera ordaintzeko garaian borondatezko ekarpena egin ahal izango dute sarrera erosten aritu gabe.
Azkugaina ibilgailuz ez betetzeko 6 mendi ibilbide proposatu dituzte. Ibilgailuak Atalluko eliza ondoan, frontoiean, Araizko Udaletxean, Arribeko Surtidorean, Orella etxe alboan Beteluko eskolan eta Intzako errepidean (hainbat lekutan) utzi ahal izango dira. Mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzako ibilgailuak Arribeko Surtidoretik 17:30ean Azkugaina bertaraino abiatuko dira.
Araizko Udalak Openstreetmaps mapa libreak erabiltzen dituen OrganicMaps aplikazioa gomendatzen du bertara iristeko. Bailarako oinezko bideak era egokian markatuak daude bertan.
Kontzertu gunean hamburgesa, sagardo eta ura erosteko aukera izango da.
Arribeko Surtidorean (948 513 134) eta Beteluko Ostatuan (948 513 026) ere izango da mokadua jan eta zintzurra bustitzeko aukera.
Eguraldi euritsua balitz kontzertua Arribeko San Migel elizara pasako litzake.
Mendira igotako plastiko eta zabor guztiak norberak bere motxilan bueltan jaitsi beharko ditu.
Zalantzak argitzeko idatzi info@urmuga.eus helbidera.