Araitz-Beteluko «Tximuutxe» Emakume Taldeak, Araizko Udalaren babesarekin eta Irurtzungo Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen laguntzarekin antolatuta, datorren irailaren 13an arratsaldeko 19:00etan, Lorena Arangoa Irurtzungo antzezlearen «Jazinta la potra» kale antzerkia izango da Uztegin.
Antzezlan honetako protagonista landa eremuko emakume esnezalea da, «herrietako emakume langile indartsu horietako bat, landa eremuko emakume asko bezala, feminista izan arren hala zirela konturatzen ez zen horietako bat». Aktorea bere ama eta izebetan oinarritu da pertsonaia eraikitzerakoan, «ia omenaldi gisa» ulertu daitekeen modu batean.
Euskalerria Irratian Lorenari egindako elkarrizketa honetan informazio gehiago antzezlanaren inguruan.