Araizko Zaporeak eta Araizko Udala hemen gara bueltan berriro bailarako feriaren edizio berri batekin, eta antolatzen dugun zortzigarrena izango da. Harrapazan/k!
Urriaren 27an, hileko azken igandean, Arribeko plazan (egun euritsua balitz frontoiean) egingo dugun baserritar eta ekoizle ferian parte-hartzeko gonbidapena dakarkizuegu.
Bailaran bertan ditugun produktu osasungarriak, lurrarekin eta animaliekin errespetuan ekoitziak, baserri eta etxeetatik plazara atera nahi ditugu; intxaurrak, azak, porruak, gaztak, yogourtak, gurina, taloak, mermeladak, ogia, ukenduak, saskiak, makilak, apaingarriak… etxean duzuena plazaratu!
Gure bailarako baserri eta etxeak goratu nahi ditugu, bertako jakinduria, aberastasuna plazaratu.
Laborari, artzain, etxekoandre, artista, langile… oraindik izena eman ez baduzu, urriaren 23a baino lehen bete ondorengo galdetegia eta jarriko gara zurekin harremanetan postu bat gordetzeko.
Izena eman