Badira hilabete batzuk Mendialdeko herrietan Lan eta Bizi prozesua abiatu genuenetik. Herriz herri ibili gara, bateko eta besteko errealitateak jasoz, herritarrekin ideiak elkarbanatuz. Bilera horietan hainbat behar geratu dira agerian: negozioak ixtea, errelebo falta, hainbat ofiziotan langilerik ezin topatuz ibiltzea, ostalaritzan komeriak… behar horietatik, aukera berriak sortzera goaz. Elkarrekin eredu berriak eraikiz. Herritik eta herriarentzat sortutako proiektuak landuz.
Badugu abiapuntua eta horri guztiari forma ematen hasteko, Bertan Lan egin eta Bizi zikloa antolatu dugu. Urrian hasi eta azarora bitarte, bost formakuntza saio izanen dira: asteazkenetan, 17:30etik 20:00etara. Ekonomia sozialari buruzko lehenbiziko saio orokor bat eginen dugu eta ondoren, lau ardatz landuko ditugu: elikadura sistema, zaintza eta aisialdia, energia eta zerbitzu anitzak.
Hauek dira data zehatzak:
— Urriak 9, asteazkena. Ekonomia soziala. Leitzan. Mimukai Zentroan.
— Urriak 16, asteazkena. Elikadura sistema. Jaunsarasko Apeztegiberrin.
— Urriak 30, asteazkena. Zaintza eta aisialdia. Larraungo Udaletxean.
— Azaroak 13, asteazkena. Energia. Goizuetako Udaletxean.
— Azaroak 27, asteazkena. Zerbitzu anitzak. Beteluko Udaletxean.
Bertan Lan egin eta Bizi zikloan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. 674 024 823 telefonora deitu edo mimukai@cederna.es helbidera idatzita.
Bertan Lan Egin eta Bizi zikloa antolatu du Mimukaik artikulua Mimukai.eus webgunean argitaratu zen lehen aldiz.