Araizko Zaporeen 8. feria ospatuko dugu Arribeko plazan datorren urriaren 27an, urriko azken igandean izango da goizeko 11etan hasita. Ohikoa den bezala, feria honen helburua da bailarako produktuak eta bertan lan egiten duten bizilagunen lana balioan jartzea.
Aurten ere sagardoa dastatzeko aukera izango dugu bertako zein Lizartzako sagardo ekoizleekin. Horretaz gainera bertako gazta, esneki, ezti, ogi, talo, berdura eta artisauek landutako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan dira. Sukalde lanetan animatzen denarentzako sagar postre lehiaketa bat ere antolatuko dute, surtidorean bi lagunentzako afari eder bat irabazteko aukerarekin. Haurrentzako berriz, jolas egiteko txoko berezia prestatuko dute.
Goiza bazkari eder batekin amaitzeko aukera izango da, aurten entsalada, paella eta postrea izango dira. Txartelak aurrez erosi daitezke Surtidorean hilaren 24ra arte (16€ helduak, 12€ haurrak).
Egitaraua:
11.00etan Postuen irekiera.
Lizartzako hainbat ekoizle ere gure artean izango da.
11:30ean Etxeko sagardoen dastaketa.
12:00etan Sagar-postreen aurkezpena.
13:30ean Sagar-postre lehiaketaren sari banaketa eta bailarako produktuekin osatutako saskiaren zozketa.
14:30ean Bazkaria.
Aurten Elorri Elkartea zabalik egongo da taberna zerbitzua emateko.
Postua jarri nahi dutenek utzi datuak hemen.
Oharra: Araizko Zaporeen bezeperan, «Bar Gloria» bertso-literario saioa izango da, Arribeko Elizan Erasoen Aurkako Mahaiak antolatuta.