«Tximuutxe» Emakume Taldeak, Araizko Udalaren babesarekin eta Irurtzungo Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen laguntzarekin antolatuta, datorren urriaren 11n arratsaldeko 19:00etan Azkarateko Kontzeju-Etxean Ztandap umore emanaldia eskainiko dute Idoia Torregarai Martijak eta Mirari Martiarena Iraolak.
Aurrez, «Luze eta Motz» proiektuan aritu ziren elkarrekin lanean eta haren ildoari jarraituz generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!
— Ztandap.
Eguna: 2024/10/11.
Ordua: 19:00.
Lekua: Azkarateko Kontzeju-Etxean.
