AI#304
2025-03-10
Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulu ofiziala lortzeko ikastaroa
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, zonaldeko 17 urte edo gehiagoko gazte euskaldunei bideratutako aukera paregabea aurkeztu nahi dizue, 2025-2026 urteetan zehar egiteko: Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulu ofiziala lortzeko ikastaroa Larraintzarren eskainiko da. Gutxieneko taldea 10 lagunekoa da, eta gehienez taldean 25 plaza egongo dira.
Ikastaroaren egitura: Guztira 310 ordu ditu, horietatik atal teoriko – praktikoak 150 ordu modulu ezberdinetan banatua eta atal praktikoak 160 ordu ditu. Ikastaroaren gai eta moduluen nolakotasunari buruzko informazioa, baita ebaluazioari buruzkoa ere martxoan antolatuko den bileran azalduko da.
Aurrez aurreko bilera informatiboa: Martxoaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, Larraintzarko Bentan, 3.gelan. Aurretiko konfirmazioa behar- beharrezkoa da (idatzi ezubioa@iparmank.eus korreora martxoaren 21a baino lehen izen-abizenekin eta telefono zenbaki batekin bilerara etorri behar baduzu).
