Aralarko Elkartearen jakinarazpena, etxeetako egur loteak eskatzeko epea ireki dela jakinarazteko.
Maiatzaren 15a bitartean egindako eskariak onartuko dira eta eskaria info@lakuntza.eus helbidera egin beharko da.
Ordainketaren kostua 20 euro. La Caixako ES62 2100 5385 7922 0002 2154 kontu zenbakira egin beharko dira eta eskatzailearen izen-abizenak eta herria jarri beharko dira transferentziaren kontzeptuan.
Egur lotearen onurak Aralarrerako dauden araudiak beteaz egingo da (NAO 90 zk. 2012/05/14):
22 artikulua. Epaitzak. (…)
4. Ematen diren epaitzak eskatzaileek berek modu zuzenean erabiltzeko izanen dira. Debeku da, beraz, horiek laga edo saltzea; bestela, zehapena izanen da saldu edo lagatako balioa halako bost.
5. Aralarko Elkarteko mendizainaren jarraibideei jarraituz eginen da aprobetxamendua; instalazioak eta itxiturak beren horretan utzi beharko dira, eta hondarrak bildu eta esaten zaien tokira eraman behar dira, mendiari kalterik ez egiteko edo bideak, pistak edo pasaguneak ez oztopatzeko.
Jatorrizko bandoa egoitza elektronikoan.