Araizko Udalak zerbitzu anitzetako lanpostua atera du oposizio-lehiaketara. Lan eskaintza honek ‘herri langilearen’ plaza egonkortzeko asmoa du.
Parte-hartzeko baldintzak:
- Euskararen ezagutza derrigorrezkoa da.
- Izena eman daiteke:
- Araizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
- Udaletxera bertaratuta, zuzenean.
- Aurkezteko epea: ekainaren 26ra arte.
Hautaketa-prozesua:
- Epaimahaiak hautagaien merezimenduak baloratuko ditu: Laneko eskarmentua eta prestakuntza (formazioa).
- Proba praktikoak egingo dira, honako arloetan ezagutzak egiaztatzeko:
- Makinak erabiltzea.
- Igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea eta zurgintza.
- Elektrizitateko eskemak ulertzea.
- Mantentze-lan orokorrak.
- Obra txiki/ertainetako makinak maneiatzea.
- Bestelako trebetasunak, deialdiko oinarrietan zehaztutako zerbitzuekin lotuta.
Informazio zehatzagoa:
- 2025eko maiatzaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian.