Araizko Udalak, 2022ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Araizko udal mugapeko balorazio ponentziaren berrikuspena egitea.
2023ko urriaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 217 zenbakian argitaratu ondotik, 20 egun baliodunez egon zen jendaurrean balorazio ponentziaren berrikuspenaren proiektua.
Batzorde mistoak lehenbiziko bilkuran erabakitakoaren arabera, aurkeztutako balorazio ponentziaren proiektuaren edukian hainbat aldaketa egin beharra zen.
Batzorde mistoaren bigarren bilkuran ontzat jo da lehenbiziko bilkuran adierazitako aldaketak aintzat hartzen dituen balorazio ponentziaren dokumentua.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen 100/2008 Foru Dekretuaren 41.3 artikulua kontuan harturik batzorde mistoak, jendaurrean jarri zen ponentzia proiektuan funtsezko aldaketa gertatu dela iritzita, hogei eguneko jendaurreko tramite berri bat egitea erabaki zuen.
Hori dela eta, aipatutako artikuluan eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Deskargatu Balorazio Ponentzia PDFan.