Zerbitzu anitzetako lanpostu bat (euskarazko hizkuntza-eskakizunarekin) oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
2025eko abuztuaren 11n, Araizko Udaleko alkateak, Jose Manuel Zubillaga Muguerza jaunak, 2025/38 Ebazpena eman zuen:
AURREKARIAK
Araizko Udalak, alkatearen 2025eko maiatzaren 7ko 18/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa), Araizko Udaleko zerbitzu anitzetako lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onartu zuen.
Alkatearen 2025eko uztailaren 4ko ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2025eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa).
2025eko uztailaren 30ean erreklamazioa aurkeztu zuen Garikoitz Uitzi Goikoetxeak. Erreklamatzailea baztertutako pertsonen artean dago BE motako gidabaimena ez izateagatik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Garikoitz Uitzi Goikoetxearen arabera BE motako gidabaimena ez dago zuzenean loturik oinarrian agertzen diren funtzioekin. Horregatik, BE gidabaimena lortzeko epe bat eskatu du euskara titulua lortzeko eginen den bezala.
Deialdiaren oinarriak ez du erreklamatzaileak eskatutako aukera aurreikusten. 2.4 oinarriaren arabera, eskabideak aurkezteko epea bukatzen zen egunerako bete behar ziren oinarri horretan aipatzen diren baldintzak, tartean, BE gidabaimena izatea. Euskara mailari dagokionez ondokoa aurreikusten da: “Eskatutako titulazioa ez badu, ezagutza hori egiaztatzeko, euskara-mailako proba bat egin beharko du izangaiak, lanpostuko hizkuntza- eskakizunari dagokion hizkuntza-maila nahikoa duela zehazteko”.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onartzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren arabera, deialdien oinarriek administrazio deitzailea, hautaprobak epaitu behar dituzten epaimahaiak eta horietan parte hartzen dutenak lotzen dituzte. Hortaz, kasu honetan, erreklamazioan eskatutakoa oinarrietan aurreikusten ez denez ezin da erreklamazioa onartu.
Horrenbestez, ebatzi dut:
1. Garikoitz Uitzi Goikoetxeak aurkeztutako erreklamazioa ez onartzea.
2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Eranskin moduan zehazten da zerrenda.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan ebazpen hau argitaratzeko agintzea.
4. Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:
a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
ERANSKINA
— Onartutako pertsonen zerrenda:
GOROSTIDI, MÚGICA, URKO
IRIARTE, OLLO, FRANCISCO JAVIER
LEGARRA, BEUNZA, ENEKO
MICHELENA, SAN SEBASTIAN, ANGEL
ROMERO, PLAZA, ERIK
— Baztertutako pertsonen zerrenda:
ALGUERO, CHIVITE, EDEN
Arrazoia: ez du aurkeztu BE motako gidabaimenaren dokumentaziorik.
HUICI, GOICOECHEA, GARIKOITZ
Arrazoia: ez du aurkeztu BE motako gidabaimenaren dokumentaziorik.
IRIARTE, OLLO, MIKEL
Arrazoia: ez du aurkeztu BE motako gidabaimenaren dokumentaziorik.
SARALEGUI, MARTINICORENA, RUBEN
Arrazoia: Ez du aurkeztu BE motako gidabaimenaren dokumentaziorik.
Araitzen, 2025eko abuztuaren 12an.–Alkatea, José Manuel Zubillaga Muguerza.
Jatorrizko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025/08/28).