Araizko Zaporeen 9. feria ospatuko dugu Arribeko plazan datorren urriaren 26an, urriko azken igandean izango da goizeko 11etan hasita. Ohikoa den bezala, feria honen helburua da bailarako produktuak eta bertan lan egiten duten bizilagunen lana balioan jartzea.
Aurreko ostegunean, hilak 23, Arribeko Elorri Elkartean, Habelarte mendialdeko baserritarren elkarteak herri lurren inguruko lanketa proposatu die bailarako herritar eta eragileei «Herri lurrak denon lurrak» izenburupean.
Aurten ere etxeko sagardoak dastatzeko aukera izango dugu, bertako sagardo ekoizleekin. Horretaz gainera bertako gazta, esneki, ezti, ogi, talo, berdura eta artisauek landutako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan dira. Postreak egitea gustoko duenarentzako sagar postre lehiaketa bat ere antolatuko dute, surtidorean bi lagunentzako afari eder bat irabazteko aukerarekin.
Goiza herri-bazkari eder batekin amaitzeko aukera izango da. Txartelak aurrez erosi daitezke Surtidorean hilaren 24 arte (20€ helduak, 12€ haurrak).
Egitaraua:
11.00etan Postuen irekiera.
11:30ean Etxeko sagardoen dastaketa.
12:00etan Sagar-postreen aurkezpena.
13:30ean Sagar-postre lehiaketaren sari banaketa eta bailarako produktuekin osatutako saskiaren zozketa.
14:30ean Herri bazkaria, helduek 20€, umeek 12€.
Postua jarri nahi dutenek utzi datuak hemen.

