Araizko Udalaren udalbatzak, 2025eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, Araizko Udalaren agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren fiskalaren aldaketa hasiera batez onetsi zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikoa izanen da.
Araitzen, 2025ko urriaren 31n.- Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Egoitza elektronikoan, jatorrizko aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.