Urte asko daramatzate mendialdeko udalek borrokan eta eskaerak egiten, gure herriek merezi duten garraio zerbitzu duina izan dezaten. Azkenik, Nafarroako Gobernuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak proposamen berri bat helarazi digu.
Etorkizun hurbilean, mendialdeko garraio sare berriak, Araitz eta Betelutik pasako diren hiru linea aurreikusten ditu.
Linea berriak
Proposamenaren arabera, hiru ibilbide hauek emango diote zerbitzua gure bailarari:
3. linea: Iruñea – Lekunberri – Tolosa.
4. linea: Tolosa – Araitz – Lekunberri – Leitza – Tolosa (zirkularra).
5. linea: Tolosa – Leitza – Lekunberri – Araitz – Tolosa (zirkularra).
Lagundu iezaguzu ordutegiak zehazten
Proposamen hau gure beharretara ahalik eta gehien egokitu eta , herritarron iritzia jaso nahi dugu. Zuretzat ordutegi erabilgarrienak zein liratekeen jakiteak zerbitzua hobetzen lagunduko digu.
Epea: Inkesta betetzeko azken eguna urtarrilak 7 izango da.
Laster informazio gehiago eskainiko dizuegu prozesu honen inguruan. Eskerrik asko herriko mugikortasuna hobetzen laguntzeagatik!
Hauek dira galdetegia egin ondoren jasotako emaitzak. Hemendik aurrera inguruko udalerriekin adostu eta proposamena Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritzari eramatea geratuko lizateke.
EMAITZAK


