Zer nolako osasuna du euskarak Araitzen? Denok dakigu herri euskaldun baten bizi garela. Baina egunerokoan nola bizi dugu gure hizkuntza herritarrok?
Galdetegi labur honen bidez, Araitzen euskarak bizi duen egoeraren argazkia egin nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren iritzi jasotzea, denon artean egingo dugun argazkia errealagoa izango baita.
Asko eskertuko dizugu galderak erantzutea. 5 minutu baino ez dituzu beharko.
Erantzunekin jasotako ondorioak eta bestelako datu batzuk aurkeztuko ditugu jendaurrean.
Zure iritzia jaso nahi dugu. Animatu eta parte hartu!
Araizko Udala, UEMA eta Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea.