AI#441 Eskolako festa
2026-04-30
π« Eskolako eguna.
π Maitzak 8, ostirala.
π 16:00etan hasita.
π Beteluko eskolan.
π‘ Ipuin kontalaria, Dj Xaibor, Bokatak, Saskiaren zozketaβ¦

Aizu!
Badakizu bailarako kide zaren neurrian ikas komunitateko parte zarela? Haur, guraso, aiton-amona, irakasle, ikasle-ohi, enpresa eta zerbitzuetako langileβ¦. Denon artean osatzen dugu Araxes eskolako erkidegoa.
Garai batean umearen eguna ospatzen genuen ikastetxean, baina ospakizun honi zentzu orokor eta elkartzaile bat eman nahian, izena aldatzea erabaki dugu. Beraz, guztiak izango zarete ongi etorriak festara eta denon parte-hartzea eskertuko da.
Aurtengo ikas komunitateko jaia maiatzaren 8an izango da, ostirala, arratsaldeko 4etatik aurrera. Gorde data eta ospa dezagun bailara elkartu bat eraikitzen laguntzen duen lokarrian!
Zuen zain egongo gara.
Araxes Guraso Elkartea eta Festa Batzordea



