Abizena nahi dudan moduan idatzi dezaket?
Abizenaren euskal grafia zein den argitzeko, kontsultatu Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegia.
Gurasoena aldatuta, seme-alabena zuzenean aldatzen da?
Adin txikikoei automatikoki aldatuko zaie. 18 urtez goitikoen kasuan, norberak egin behar du tramitea.
Behin izapidea bukatuta, zer pauso jarraitu behar da?
Lehen urratsa nortasun agiria berritzea da. nortasun agiria berritzeko txanda hartu, eta eraman hitzez hitzeko jaiotza-agiri berritua (dagokion erregistroak edo epaitegiak helaraziko dizu, eta online ere eskura daiteke helbide honetan.NANa
Behin nortasun agiria berrituta, gainontzeko agirietan ere aldaketa egitea komeni da: gidatzeko baimena, bankuko kontuak, osasun txartela, bestelako karnetak… Hauek norberak bideratu beharko ditu, dagokion erakundearen bitartez.