AI#448 Izar Hautsa
2026-05-21
💫 Izar Hautsa-ren aurkezpena.
📽 Film emanaldia: GAUA.
🪑 Paul Urkijoren aurekzpenarekin.
📆 Maiatzak 29.
🕖 19:00.
⛪️ San Fermin ermita. Azkarate.
Izar Hautsa proiektua –Kultura komunitatea eta ondarearen gauak– Mendialdea nafarroako eskualdeko Araitz eta Beteluko udalerrietan hainbat hilabetetan zehar garatuko den prozesu kultural komunitario bezala sortzen da.
Hausnarketa, sorkuntza artistiko eta kolektiboa, jakintzen transmisioa eta dibulgazio zientifikoa konbinatuko dituen espazioak bideratuz.
Lehenengo esperientzia honetarako «Gaua» kontzeptua eta bertatik datorren ezagutza guztia bide gidari hartzea da. Memoria, ohiturak, zientzia eta sorkuntza artistikoa uztartzen dituen amankomuneko kontaketa baten bilaketan, proposamenak herritarrak batzea du helburu. Lurraldearekin eta bere biztanleekin harreman estuan beti, ohitura baserritarrak nahiz ikuspegi garaikide berriak nabarmendu nahi ditu.
Non: San Fermin Ermitan / Azkarate.
Noiz: Maiatzak 29 ostiala / 19:00etan.
Izar Hautsa proiektuaren aurkezpena.
Zinema: “GAUA” Paul Urkijoren aurkezpenarekin.
Zineforuma: Paul Urkijorekin.
Zineforum osteko topaketa: Azkarateko Elkartean luntxa.




