Neguko aste kulturalean ospatu ohi dugun Araitz-Beteluko eguna ez zen egin 2025ean. Aurten, ordea, indarberrituta dator. Araitz-Beteluko Euskaraz Bizi taldeak festa udaberrira pasatzeko apustua egin du, urtaro honek bailarako herritarrak biltzeko eta egunari bultzada berri bat emateko aukera hobea eskaintzen duelakoan.
Hau da Arribeko plazarako eta maiatzaren 30erako prestatu duten egitaraua:
9:00 Goiz soinua txistulariekin
10:30 Haurren arteko pilota partidak
11:30 Herrien arteko jolasak
12:30 Dantzari txikien saioa
Goizean zehar, taloak, fanfarrea, aurtengo omendua…
14:00 Bazkaria
16:00 Mojitada eta bingo musikatua
18:00 Erremoria 6etzi taldearkin
Urtero bezala bailarako pertsona edo talderen bat omenduko dute aurten ere, nor izango ote da?
Bazkarirako txartelak salgai
Eguneko une nagusienetako bat herri-bazkaria izango da. Txartelak dagoeneko salgai daude Arribeko dendan eta Beteluko ostatuan.
