Uztailaren 3tik 7ra.
Programa:
— Ostirala 3.
18:00 Txupinazoa eta herriko 2025eko jaio berriei ongi etorria.
18:20 Mus txapelketako izen-ematea.
18:30 Mus txapelketa azkarra.
19:00 Serigrafia tailerra haur, gazte zein helduentzako.
Afaltzeko ogitartekoak izango dira.
Ondoren Dj Nahia.
— Larunbata 4.
18:00 Ume jolasak, probak…
19:00 «Magiazblai» Eneko Gutierrezen eskutik.
21:00 Herri afaria.
00:30 Olgetan erromeria taldea.
03:30 Silla jokoa.
Ondoren Dj Mallozar.
— Igandea 5.
18:00 Harri jasotzaileak: Estefi Etxebeste eta Olaia Esnaola. Aizkolariak: Ibai Soroa eta Txomin Amundarain.
19:30 Sagardo dastaketa (postre eta tortilla patata lehiaketa).
Gorka Valdes eta Hekthor Folk trikitilariak gurekin izango ditugu.
— Asteartea 7.
10:45 Plazatik erromeria San Fermin ermitara.
11:00 Meza ermitan.
Bazkal aurretik bertsolarien eta trikitilarien agurra.
14:00 Bertso bazkaria Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluzerekin.
18:30 Trikitixa emanaldia Zabale, Lurdes eta Aintzaneren eskutik.
Puzgarriak egunero izango dira.
Oharra:
Herri afariko eta bertso bazkariko txartelak 619 927 335 telefono zenbakian.
Epea: Herri afaria ekainak 30 / Bazkaria uztailak 2.
