AI#464 Izarren hautsa. Ikuskizun komunitarioa
2026-08-03
💫 Izarren Hautsa.
📽 Ikuskizun komunitarioa.
📆 Abuztuak 8.
🕖 20:30.
🌳 Azkugaña, Uztegi.

«Izarren Hautsa» Ikuskizun Komunitarioa
Izarren Hautsa 50 minutu inguruko diziplina anitzeko ikuskizun komunitarioa da, bailarako kideekin sortutako ikuskizuna. Azkugaiñan, basoaren eta naturaren erdian, egingo da. Musika, dantza, antzerkia eta zirkuaren bidez, ondarearen, kulturaren eta komunitatearen arteko loturak irudikatzeko eta partekatzeko.
Ikuskizun hau Izar Hautsa proiektuaren hirugarren ekintza izango da. Proiektuak gure ondarea ikuspegi garaikidetik lantzea du helburu, kulturarekin eta komunitatearekin harreman estuan. Aurretik bi jarduera egin dira: Gaua filmaren emanaldia, Paul Urkijo zuzendariaren parte hartzearekin, eta Araitz-Beteluko eskolan egindako bitartekaritza saioak, Virginia GarcÃa astronomoaren gidaritzapean.
Proiektuaren amaiera abuztuaren 15ean ospatuko da, Azkugaiñan bertan, behaketa astronomiko berezi batekin. Saioa Javier Armentia eta JoaquÃn Sevilla izango dira gidari, harparen eta txirularen doinuaz lagunduta, poesia ere izango dute bidelagun. Horrela itxiko da ondareari, kulturari eta komunitateari eskainitako ibilbidea.
Parte-hartzaileak:
- Maitane Azpiroz (Azkarate): Zuzendaritza artistikoa, koordinazioa eta dinamizazioa.
- Juantxo Zeberio (Intza): Musikaria.
- Pablo Bezunartea: Teknikaria.
- Idoia Garmendia (Betelu): Dantza taldearen arduraduna eta dantzaria.
- Maider (Uztegi): Antzezlea.
- Itziar (Lezaeta): Dantza libreko artista.
- Aratz (Lezaeta): Baxu-jotzailea.
- Araitz-Beteluko Dantza Taldea
- Irati Aldaya: Zirku-artista, soka akrobatikoa.
- Amaia Leoz: Zirku-artista, mastil txinatarra.
- Gaspar Illoros: Zirku-artista, argizko malabareak.



