Araizko Zaporeen 10. feria ospatuko dugu Arribeko plazan datorren urriaren 25ean, urriko azken igandean izango da goizeko 11etan hasita. Ohikoa den bezala, feria honen helburua da bailarako produktuak eta bertan lan egiten duten bizilagunen lana balioan jartzea.
Aurreko ostiralean, hilak 23, 18:30ean Araizko Liburutegian, «Zuhaitzak eta arbolak» liburuaren aurkezpena izango da Markel Arriolabengoa, liburuaren egileetako batekin.
Aurten ere etxeko sagardoak dastatzeko aukera izango dugu, bertako sagardo ekoizleekin. Horretaz gainera bertako gazta, esneki, ezti, ogi, talo, berdura eta artisauek landutako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan dira. Postreak egitea gustoko duenarentzako sagar postre lehiaketa bat ere antolatuko dute, surtidorean bi lagunentzako afari eder bat irabazteko aukerarekin.
Goiza herri-bazkari eder batekin amaitzeko aukera izango da. Txartelak aurrez erosi daitezke Surtidorean hilaren 24 arte (20€ helduak, 12€ haurrak).
Egitaraua:
11:00etan Postuen irekiera.
11:30etan Etxeko sagardoen dastaketa.
12:00etan Sagar-postreen aurkezpena.
13:30etan Sagar-postre lehiaketaren sari banaketa eta bailarako produktuez osatutako saskiaren zozketa.
14:30etan Herri bazkaria, helduek 20 €, umeek 12 €.
Txartelak eskatu hemen.
Azken eguna: ostirala, 23.

