
Malloko Kablearen Behatokia Araitz bailarak eskaintzen dizkigun istorio txiki eta handiak hedatzeko sortutako gunea da. Gaintza baino kilometro bat gorago dago, Mallo bidean, eta ibarraren historia errepasatzen du, artzainei, kableari, etnografiari, geologiari eta naturari eskainitako panelen bidez.
Belarra Malloan behera garraiatzea
Malloa belarrez betea zegoen eta belarra, goi haietatik, baserrietaraino jaisten zen aireko kableen bidez. Gaur egun, ia ez da arrastorik gelditzen paisaiara aldaketa ekarri zuten tirolina haien gainean. Bai, ordea, bertako jendearen oroitzapena, aspaldiko lan molde hori ezagutu zutelako.
Malloko natura bizia
Lore eta animalia espezie asko bizi dira hain paisaia aberats eta oparoaren babesean, guztiak ere interes handikoak biodibertsitateari begira. Hegazti harrapariak, ardi latxak eta behiak elkarren bakean bizi dira eta, haiekin batera, espezie babestuak, hala nola okil ertaina eta baso-igel jauzkaria.
Kokapena
Malloko Kablearen Behatokiaren proiektuak 72.079,47 euroko kostua izan du.
Araizko Udalak Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiarekin egindako hitzarmenaren bidez, Nafarroako Gobernuak 65.000 euroko diru laguntza eman dio proiektuari.
Modu berean, 2024-2025. urteetan Nafarroako Red Explorako espazio eta ibilbideetan Lurralde Garapen Jasangarri diren proiektu gauzatzen dituzten toki entitateei eta irabazi asmorik gabeko erakundeendako dirulaguntzen baitan, Araizko Udalak 6.732,18 euro jaso ditu Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesioaren Departamentuaren partetik.
