
Aurreko mendeko 20ko eta 70eko hamarkaden artean, Araizko Malloan, belarrak nola egin eta kable bidez airean nola garraiatzen zituzten erakutsi eta han ibili zirenak omentzen dira Araizko Kablearen Egunean. Araizko Zaporeak eta Araizko Udalaren artean antolatu zen lehen aldiz 2017an eta orduz geroztik ia urtero egin izan ohi da. Hasieran Intzan eta ondoren Zezelainen, Gaintzan, Malloko Kablearen Behatokia dagoen lekuan.
Irteera Gaintza herritik oinez:
Ordua: 2025eko irailaren 20an – 11:00etan.
Ibilbidea: Distantzia 1,5 km – desnibela 150 m. Porlanezko pista bat jarraituta.
Ibilgailuz igotzea debekatua egoten da, trafiko arazoak ekiditearren.
Ibilgailuz igotzeko zerbitzua jarri ohi dugu beharra dutenentzat.
Kablearen Behatokia (Zezelain):
Azalpena: belar lanak Malloan nola egiten ziren.
Burusiak kablean behera botatzea.
Gorrentzako interpretazio zerbitzua jartzen dugu.
Azalpenak euskaraz ematen ditugu, UEMAko herria da Araitz, euskararen arnasgune bat, eta euskara lehenesten dugu gure harremanetan. Interpretazio zerbitzu bidez gaztelaniaz jarrai daiteke ekitaldia, Telegramez: t.me/araitzirratia helbidean. Mugikorra, interneterako koneksioa eta kaskoak beharko ditu azalpenak gaztelaniaz jaso nahi dituenak.
Gaintza herrian:
Zezelaindik bueltan taberna herrian, pintxo, edari eta giro onarekin.
Bazkaria Sonbelu Elkartean: txartelak aurreko egunetan erosi behar izaten dira Arribeko Surtidorean.
Kontuan izatekoak
• Gaintzara nola iritsi: Tolosa eta Lekunberri lotzen dituen errepideak zeharkatzen du Araitz Bailara. Arribera iritsitakoan hartu Uztegi eta Gaintzara doan errepidea. Kokapena: Openstreetmap – Google Maps.
• Bailarako puntu askotatik oinez iritsi zaitezke Gaintzara eta Zezelainera, ibilgailuz sukalderaino iritsi gabe. Planifikatu aurrez txangoa eta gozatu gure bailarako parajeekin. Hemen baduzu bailarako mapa bat eta gomendio gehiago.
• Malloko kablearen inguruko informazio gehiago nahi baduzu bisitatu Behatokiaren web orriko Belarra Malloan behera garraiatzeari buruzko atala.
Argazki galeria
Mila esker aunitz argazkiak utzi dizkiguten araiztarrei, Juan Barriolari, Berriari, Noticias de Navarrari eta Diario de Navarrari.














