โฝ๏ธ IRABAZI ARTE! 5. denboraldia.
๐ฅ Aurrestreinaldia.
๐ Araizko liburutegian.
๐ Urtarrilak 30.
๐ 18:00.
๐ซ GORDE EGUNA!
Eskerrik asko UEMA

โฝ๏ธ IRABAZI ARTE! 5. denboraldia.
๐ฅ Aurrestreinaldia.
๐ Araizko liburutegian.
๐ Urtarrilak 30.
๐ 18:00.
๐ซ GORDE EGUNA!
Eskerrik asko UEMA

๐ Bailaran bizi nahi dugun eta etxebizitza lortzeko zailtasunak ditugun hainbat gazte elkartu ginen pasa den abenduan, gaia mahai gainean jarri eta egoera larri honi elkarlanean konponbideak aurkitzeko asmotan. Taldea sortu dugu, eta momentuz, pare bat bilera egin ditugu, beraz interesaturik bazaude, edo antzeko egoeran, sartu talde irekian eta agertu bileretara!
Hurrengo bilera:
๐
Urtarrilak 17
๐ข 19:30
๐ Errazkingo elkartean

Aurten bai!!! Euskaraz praktikatu Mintzakideko talde batean! Zonaldean 4 talde ditugu martxan Lekunberri eta Atallun, eta gehiago sortzeko aukera dago! Eta gainera doan! Eman izena 607622102 telefonoan edo praktikatu.eus weborrian. Animatu! ๐

Urte asko daramatzate mendialdeko udalek borrokan eta eskaerak egiten, gure herriek merezi duten garraio zerbitzu duina izan dezaten. Azkenik, Nafarroako Gobernuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak proposamen berri bat helarazi digu.
Etorkizun hurbilean, mendialdeko garraio sare berriak, Araitz eta Betelutik pasako diren hiru linea aurreikusten ditu.
Proposamenaren arabera, hiru ibilbide hauek emango diote zerbitzua gure bailarari:
3. linea: Iruรฑea – Lekunberri – Tolosa.
4. linea: Tolosa – Araitz – Lekunberri – Leitza – Tolosa (zirkularra).
5. linea: Tolosa – Leitza – Lekunberri – Araitz – Tolosa (zirkularra).
Proposamen hau gure beharretara ahalik eta gehien egokitu eta , herritarron iritzia jaso nahi dugu. Zuretzat ordutegi erabilgarrienak zein liratekeen jakiteak zerbitzua hobetzen lagunduko digu.
Epea: Inkesta betetzeko azken eguna urtarrilak 7 izango da.
Laster informazio gehiago eskainiko dizuegu prozesu honen inguruan. Eskerrik asko herriko mugikortasuna hobetzen laguntzeagatik!

๐ Lan eskaintza: ekonomian edota enpresaritzan graduatua.
๐ Lanaldi osoko kontratua.
๐ฑ Cederna-Garalur.
๐ฒ๐ฐ Euskalduna (B2 edo C1 tituluduna).
๐ Epea: urtarrilak 3.
โน๏ธ Info + Cedernaren webgunean.
โ๏ธ info@cederna.es
๐ 600 441 170.

โ๏ธโ๏ธ Euskal presoak etxera!
๐ฐ Asko hasi dira kalera itzultzen urte andanaren ondoren, baina oraindik beste askok jarraitzen dute preso. Hori salatzen jarraitzeko, urtero legez, hilaren 26an Beteluko konzentrazio eta gaztain jate solidariora deitzen zaituztegu.
๐น Horretaz gain, urtarrilaren 10ean zuen zain izango gara, Bilboko kaleak betetzeko! Jarrai diezaoigun bideari ekinez! Hau ezin da gehiago luzatu!
Araitz eta Beteluko Sare.

๐ฝ Leitzako eta Araitz-Beteluko eskola jantokiak.
๐ Egonarria podcasta. Argia.
๐ฃ Arantxa Iparragirre.
๐ Entzun: labur.eus/gswkd
๐ Zorionak eta urte berri on.
๐ Araizko Udala.
๐งโโ๏ธ Kulturaldia 2025.
๐ Ipuin, abesti eta dantza.
๐ดโโ ๏ธ Altxor kutxaren bila.
๐ Eguna: 2025/12/14.
๐ Ordua: 17:00.
๐ Lekua: Beteluko Udaletxea.

๐งโโ๏ธ Kulturaldia 2025.
๐คธ Parkourra.
๐ Eguna: 2025/12/13.
๐ Ordua: 17:00.
๐ Lekua: Atallu.
