Euskaraldiaren 4. edizioan izena emateko epea zabalik.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da.
Araizko Udalak ere bat egin du Euskaraldiarekin, eta bertan parte hartzera animatu nahi ditu araiztar guztiak, belarriprest edo ahobizi izanda!
📝 Eman izena:
izenematea.euskaraldia.eus
Aurten, gainera, Hikaldia ere antolatu dute eta parte hartu nahi duenak izen-emate orrian, hautatu beharko du aukera hori.
Bestalde udalerriko denda, taberna, elkarte eta era guztietako entitate eta taldeak gonbidatu nahi ditugu Euskaraldiko Arigune izatera. Batzuk dagoeneko izena eman duzue.
📝 Ariguneentzako izen-ematea:
euskaraldia.eus/entitateak
