-
Palestinaren aldeko adierazpen instituzionala
2024ko otsailaren 26an Araizko Udaleko alkateak, honako adierazpen instituzional hau aurkeztu zuen eta bilkuran dauden guztien adostasunarekin onartu zen:
-
«Helpbidea» plakak, etxe sakabanatuak lokalizatzeko
Gutun honen bidez, gure herrietako baserriak izendatzeko eta kokatzeko, Araizko Udalak abiatu duen egitasmo baten berri eman nahi dizugu; HELPBIDEA izena du, eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean garatu dugu. Helpbidea herri guneetatik kanpo dauden baserriak lokalizatzeko sistema bat da batez ere, baina baita herriguneetan daudenak ere. Baserriari zenbaki jakin bat ematen zaio denboran zehar aldatuko ez…
-
Electra Salteak Araizko bailaran argindarra etengo du tarteka
Arribetik Intzara doan erdi-tentsioko linea osoan ingurumen-hobekuntzak egiteko, hornidura etengo da: Goizeko mozketak dira herri bakoitzeko argindar sorgailuak martxan jartzeko, lan egiten dugun bitartean herrietan argia egon dadin. Arratsaldekoak berriz argindarra berriro linean sartzeko izango dira. Mozketak Azkarate, Uztegi, Gaintza eta Intzako herritarrei eragingo die. Linearen luzera dela eta, beharrezkoa izango da mozketak egun batzuetan…
-
Udal bandoa
2024ko urtarrilaren 26ko udal bandoa, lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen ingurukoa. Ikusi PDF fitxategia.
-
Lan istripuaren aurrean Araizko Udalaren adierazpen instituzionala
Atzo, astelehena urtarrilak 15, Araitzen izandako lan-istripu baten ondorioz, Willian Alfaro Acuña langilea hil zen. Urtea hasi besterik ez eta dagoeneko laneko instripu ondoriozko laugarren heriotza izan da. Beste behin ere, arazo sozial handi baten aurrean gaudela erakusten digu. Araizko Udalak, hildakoaren familia, lagun, lankide eta gainerako gertukoei bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi die.…
-
Argindar hornidura etengo da
Elektra-Saltea argindar hornitzaileak jakinarazten du, argindar sarea hobetzeko, tentsio baxuko linean hainbat mozketa egindo direla. Mozketa bakoitzak udalerriko gune ezberdin bati eragingo dio eta 15 minutu ingurukoak izango dira. — Maitzaren 3an:Azkarate: 13:45-14:30.Gaintza: 10:45-11:15.Intza (plaza ingurua): 9:00-9:45.Intza (eliza ingurua): 10:00-10:30.Uztegi (herrigunea): 12:00-12:30. — Maiatzaren 4an:Arribe: 9:00-10:00.Atallu: 10:15-11:30.Azkarate-Uztegi: 11:45-13:15.