-
Kaleen izenak euskaratzea. Jendaurrean jartzea
Araizko Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Araizko udalerriko kaleen izenak euskaratzeko espedientea jendaurrean jartzea. Honela bada, jendaurreko informaziorako hogei egun balioduneko epea irekitzen da, edozein pertsona fisiko edo juridikok espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak egin ditzan. Espedientea interesdunen eskura egonen da Araizko udaletxean eta udal honen…
-
2024ko kontribuzioak
Honen bitartez, Araizko zergadunei jakinarazten zaie, 2024ko KONTRIBUZIOAK 2024k azaroaren 30ean bukatuko dela. Katastroko ondasunen zerrenda eduki nahi izanez gero, udaletxan dago eskuragai. Ordainketa helbideratua balego, epe horretan bankutik kobratuko da. Araitzen, 2024ko urriaren 30ean. Egoitza elektronikoan, 2024ko kontribuzioen jatorrizko bandoa.
-
Araizko Zaporeak ferian parte hartzeko deialdia
Araizko Zaporeak eta Araizko Udala hemen gara bueltan berriro bailarako feriaren edizio berri batekin, eta antolatzen dugun zortzigarrena izango da. Harrapazan/k! Urriaren 27an, hileko azken igandean, Arribeko plazan (egun euritsua balitz frontoiean) egingo dugun baserritar eta ekoizle ferian parte-hartzeko gonbidapena dakarkizuegu. Bailaran bertan ditugun produktu osasungarriak, lurrarekin eta animaliekin errespetuan ekoitziak, baserri eta etxeetatik plazara…
-
Palestinaren aldeko adierazpen instituzionala
2024ko otsailaren 26an Araizko Udaleko alkateak, honako adierazpen instituzional hau aurkeztu zuen eta bilkuran dauden guztien adostasunarekin onartu zen:
-
«Helpbidea» plakak, etxe sakabanatuak lokalizatzeko
Gutun honen bidez, gure herrietako baserriak izendatzeko eta kokatzeko, Araizko Udalak abiatu duen egitasmo baten berri eman nahi dizugu; HELPBIDEA izena du, eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean garatu dugu. Helpbidea herri guneetatik kanpo dauden baserriak lokalizatzeko sistema bat da batez ere, baina baita herriguneetan daudenak ere. Baserriari zenbaki jakin bat ematen zaio denboran zehar aldatuko ez…
-
Electra Salteak Araizko bailaran argindarra etengo du tarteka
Arribetik Intzara doan erdi-tentsioko linea osoan ingurumen-hobekuntzak egiteko, hornidura etengo da: Goizeko mozketak dira herri bakoitzeko argindar sorgailuak martxan jartzeko, lan egiten dugun bitartean herrietan argia egon dadin. Arratsaldekoak berriz argindarra berriro linean sartzeko izango dira. Mozketak Azkarate, Uztegi, Gaintza eta Intzako herritarrei eragingo die. Linearen luzera dela eta, beharrezkoa izango da mozketak egun batzuetan…
-
Udal bandoa
2024ko urtarrilaren 26ko udal bandoa, lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen ingurukoa. Ikusi PDF fitxategia.
-
Lan istripuaren aurrean Araizko Udalaren adierazpen instituzionala
Atzo, astelehena urtarrilak 15, Araitzen izandako lan-istripu baten ondorioz, Willian Alfaro Acuña langilea hil zen. Urtea hasi besterik ez eta dagoeneko laneko instripu ondoriozko laugarren heriotza izan da. Beste behin ere, arazo sozial handi baten aurrean gaudela erakusten digu. Araizko Udalak, hildakoaren familia, lagun, lankide eta gainerako gertukoei bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi die.…