Araitz-Beteluko «Tximuutxe» Emakume Taldeak bi herrietako udalen babesarekin antolatuta, datorren martxoaren 3an arratsaldeko 19:30ean Azkarateko Kontzeju-Etxean Luze eta Motz umore emanaldia eskeiniko dute Idoia Torregarai Martijak eta Mirari Martiarena Iraolak.
Aurrez, «Bakean dagoena bakean utzi» proiektuan aritu ziren elkarrekin lanean eta haren hildoari jarraituz bertan ere landu zituzten ondorengo gaiei ekingo diote umoretik: hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak, sexua… barre eginez, zirikatuz.
— Luze edo Motz.
Eguna: 2023/03/03.
Ordua: 19:30.
Lekua: Azkarateko Kontzeju-Etxean.