Araizko Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egin bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:
1. 2025. urteko karga-tasak.
1.1. Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,25.
1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3,5.
1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea; 1,13.
1.4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20koa, alegia.
2. Erabaki honek 2025. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.
Araitzen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
2025eko urtarrilaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.