Ostatu frontoia (Atallu). 2025/10/26.
Musika: Tapia eta Leturia Band.
Multimedia
Euskaraldia 2025 bideo kanpaina
2025eko Euskaraldiaren edizioa dela eta, ekimena sustatzeko, Araitzeko eta Beteluko «Euskaraz Bizi» taldeak egindako bideo sorta, euskaraz saiatzen diren eskualdeko ostalaritza langileetan fokua jarrita.
Jonan Ordorikari omenaldia
Mila esker Jonan Ordorika
Pasa den azaroaren 30ean, Azkaraten, Araitz-Beteluko Kulturaldia 2024ko egitarauaren barruan Jonan Ordorika omendu zuten bertako herritarrek. Araxes Eskolak eta Euskaraz Bizi taldeak esker hitzak izan zituzten beti laguntzeko eta ekarpenak egiteko prest egon zen soinu teknikariari.
Ekitaldian «Araitz-Beteluko Kantu Kalean», fanfarrea, trikitilariak eta Aralar musika eskolako kideez gain, Nerea Urbizu, Miren Narbaiza & Joseba B. Lenoir eta Pettik ere parte hartu zuten.
Araizko Zaporeak 2024
Arribeko plaza. 2024/10/27.
Musika: Idoia eta Izan.
Araizko Kablearen Eguna 2024
Gaur Egun (EITB).
Hamaika Telebista.
KABLEAREN EGUNA 2024
— Araizko Zaporeak eta Araizko Udalak eskerrak eman nahi dizkizue era batean edo bestean atzoko kablearen egun zoragarrian parte hartu duzuen herritar, kazetari, argazkilari eta bisitari guztiei. Mila esker aunitz!
— Prentsan izandako oihartzuna:
- Berria: Belar burusiak kablean behera.
- Hamaika Telebista: Kablearen Eguna ospatu dute Araitzen, Nafarroan.
- Mailope. Instagram.
- Gaur Egun (ETB): Kablearen Eguna 2024.
- Diario de Navarra: El valle de Araitz recrea el transporte de hierba por cable.
— Gaztaren pixua: Gaintzan geratu zen Gazta. Eneritzek eraman zuen. 1,110 kgr zituen gaztaren pixura gehien gerturatu zen, 5 gr-tara soilik.
— MALLOKO KABLEAREN BEHATOKIA: Martxan jarri dugu eta gonbidatuak zaudete bertatik bertara edo telematikoki ezagutzera.
Mendialdeko azoka ibiltaria
Arribeko plaza. 2024/04/22.
Musika: «Nora zoaz». Otsondo 602.
Konponbiderako giltzak (Sare)
2023 urte amaieran SAREk, konponbidearen eta giza eskubideen aldeko sare herritarrak, kaleratutako manifestua gure egin eta mallopeko biztanleen artean prestatutako bideoa. Manifestua Araizko Udalak ere babestu du.
Manifestua:
Giltza. Sarraila. Zuloa. Atea. Zabaldu-Zarratu.
Giltzak ireki eta ixteko balio digu: etxea, kotxea, kutxa, giltzarrapoa, kaiola, espetxea. Preziatu duguna giltzapean gordetzen dugu: dirua, bitxiak, paperak, sekretuak, oroitzapenak, nostalgiak.
Giltzari esker sartu eta irten egiten gara: aurrera egiten dugu. Edo atzean geratzen gara, gotorturik.
Giltza zertarako, gakoa.
Zarratu: Iraganeko minak, gorrotoak eta biolentziak atzean uzteko, inoren sufrimendua ahaztu edo gutxietsi gabe, baina bai iraganari begiratu ahal izateko, orainaldirako eta etorkizunerako irakaskuntza gisa. Akatsetatik ikasiz ez errepikatzeko, norgehiagokak giltzapetu eta iraganean ainguratzen gaituzten lehiak ixteko.
Zabaldu: konponbideari ateak irekitzeko.
Eta horretan gabiltza, aurrera urrats sendoak eman ahala, ateak zarratu eta zabalduz. ETAren desagerpenarekin, isolamenduaren eta urruntze politikaren amaierarekin, biktima ezberdinen oinazera hurbilduz, distantziak murriztuz eta banatzen gaituzten hormak eraitsiz.
Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko ordea beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea, bai eta gutxieneko akordio baten bila, biktima guztiei tratamendu justu eta berdina ematea ahalbidetuko duten ateak irekitzen jarraitzea.
Oraindik ordea, ezin izan dugu iraganaren atea behin betiko itxi. Oraindik, euskal presoen eskubideek urratuak izaten jarraitzen baitute eta, era berean, ez da lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua.
Presoek legearen bidea jorratzeko ateak ireki ahala, badirudi ugaritzen ari direla legedia ezartzeko oztopo diren sarraila berriak: salbuespenak giltzarrapo izaten darrai, etxerako ateak itxita jarraitzen du.
Aldiz, aspaldian jendartea elkarbizitzarako ateak irekitzeko lanetan dabil, giltza ugari eskutan hartuta, pertsona eta eragileen arteko harremanak, adostasunak eta desadostasunak, modu eraikitzailean egituratuz.
Bide horretan jarraitu nahi eta behar dugu: giltzei eraginez jendartearen motorra piztu eta aurrera egiteko. Pertsona guztien motorrak martxan jartzen lagundu nahi dugu: kaleetan, esparru politikoan, sindikalean eta sozialean… hainbeste urtetako konfrontazioaren ondoren gizarte gisa nahi dugun etorkizunari ateak irekitzeko.
Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu. Eta horretarako presoen etxerako atea zabalduko duen/duten giltza/k eskuartean hartu behar ditugu.
Ez gara zigorgabetasuna eskatzen ari, zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea baizik. Espetxe eredu berri, humanizatu eta justuago batean sakonduz, euskal presoei dagozkien eskubideen jabetza aitortuz, herri honetan sufritu duten pertsona guztiak aintzat hartuz eta biolentzia ezberdinen biktima diren guztiak errespetatuz.
Esandako guztiagatik, adierazi nahi dugu prest gaudela konponbiderako, elkarbizitzarako, biktima guztien minen errespeturako eta presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko, lege arruntak dion bidetik, hamarkadetan zehar aplikatzen ari zaizkien salbuespenak betiko baztertuz.
Ahaleginak egingo ditugu ate hauek lehenbailehen ireki daitezen eta, horrela, herri hau osatzen dugunok elkarbizitza oinarri izango duen etorkizun bat eraiki dezagun.
Babestu manifestua: giltzak.sare.eus
Harri mailuaren erabilera Intzako karobian
Jatorrizko bideoa: Biba zuek! (EITB).
Betiko sega Araitz bailarara itzuli da. TVE [es]
Jatorrizko bideoa: RTVE.
