RSSa web jario bat da, erabiltzaileei eta aplikazioei aukera ematen diena jakinarazpen bat jasotzeko webguneek eguneraketa bat egiten dutenean. Jakinarazpen hori zabaltzen da formatu estandarizatu baten bidez eta programa ezberdinen bidez jaso dezakezu abisua, berdin du zein sistema eragile edo gailu erabiltzen duzun.
Nola jaso ditzaket Araitz.eus-eko eguneraketak?
Araitz.eus webgunean albiste berri bat idazten dugunean edo Araitz Infon ohar bat argitartzen dugunean ez duzu Whatsapp edo Telegram bezalako programa pribatiboen beharrik, aplikazio libre asko daude, bai mugikorretarako eta baita ordenagailuetarako ere.
Guk bat utziko dizugu, RSFeedFlow. Androiderako instalatu dezakezu F-Droid edo Google Play Storen, iOSerako, Windowserako, macOSerako eta baita linuxerako ere.
RSS irakurgailu mordo bat daude, zure ohiko nabigatzaileak edo posta irakurtzeko programarekin ere ziur harpidetu zaitezkeela. Bilatu aukera gehiago sarean!
Araizko udalaren RSS jarioak:
