Araizko Udalak bat egiten du Emakumearen Egunaren karietara bailaran antolatu diren ekitaldiekin eta dei egiten die bizilagunei bertan parte hartzera, batez ere azpimarratuz martxoaren 8an, arratsaldeko 19:30ean Araizko udaletxetik Betelukora egingo den martxa.
Ekitaldiak Tximuutxe Bilgune Feministak antolatu ditu Araizko Udala, Beteluko Udala eta Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearekin elkarlanean.
Ekitaldiak:
- Martxoaren 3an, 19:30ean.
Luze eta Motz ikuskizuna.
Azkarateko kontzeju etxean. - Martxoaren 8an, 19:30ean.
Martxa, Araizko udaletxetik Beteluko udaletxera. - Martxoaren 24ean, 19:30ean.
Cinco Lobitos pelikularen emanaldia.
Beteluko Zigari elkartean.

