Herrietako festei dagokienez bada non gozatu. Hemen gure festen egutegia:
- Uztailak 7: Azkarateko Festak, San Fermin eguna.
- Uztaileko hirugarren asteburua: Arribeko Festak.
- Abuztuak 15: Uztegiko Festak, Andra Mari eguna.
- Abuztuak 29: Atalluko Festak, San Juan Bataiatzailea.
- Irailak 8: Intzako Festak, Natividad.
- Azaroak 11: Gaintzako Festak, San Martinak.
Otsaila edo martxo aldera inauteriak ospatzen dira Gaintzan.
Pazkoko astelehen eta astearteetan, Aralarko San Migel goiaingeruak bisitatuko ditu haraneko herriak.
Abenduko lehenengo hamabostaldian, berriz, Kulturaldia ospatzen da Araitzen. Egitarau oparoa izaten da eta herri guztietan antolatzen dira ekitaldiak, baita Errazkin eta Betelun ere. Denetariko aukera izaten da: musika kontzertuak, hitzaldiak, herri kirolak, diapositiba emanaldiak, azoka eta erakustaldiak, haurrentzako tailerrak, dantzariak, bertso saioak, gaupasa… Kulturaldiaren barnean ospatzen dira Araitz-Beteluko Eguna eta Euskaren eguna ere (Abenduak 3).
Gastronomia
Azken urteetan baserriaren gainbera nabarmena eman den arren, inguru honetan bada oraindik baserritik bizi den jendea. Nekazaritzaz gain abeltzantzak ere badu bere garrantzia gure herrietan eta beraz, bertako produktuez gozatzeko aukera paregabea dugu, besteak beste: Balerdi (Azkarate), Antsonea ardi gazta (Uztegi) eta Martiko ardi gazta (Gaintza).