Mendia gustuko duenarentzat bada non ibili eta zer ikusi. Hauek dira bailara inguratzen duten tontorretako batzuk:
— Hegoalden eta mendebaldean Aralarko mallo ikugarriak ditugu, bertan tontorrik ezagunenak: Ttutturre (1282 m), Hirumugarrieta (1431 m), Aldaon (1411 m), Beoin (1350 m), Oakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m) dira. Gure bailaratik abiatzen diren mallo-bide ikusgarriek mila metroko desnibelak gainditzen dituzte.
— Ekialdean berriz Elosta (937 m) eta Malkorraundi (853 m), iparraldean Musaio (824 m) eta Pagota edo Urkieta (854 m) mendiak daude
Ibilbide lauagoak nahi dituenarentzako herri arteko bide eta muñoak ditugu. Ibilbide hauek eginez Malloko Kablearen Behatokia, Antzubiagako ur-jauzia edo Intzako Karobia eta Teileria bisita ditzakezu.
Hona hemen Araizko mapa zenbait ibilbide eta interesezko puntuekin:
Deskargatu ibilbideen GPX fitxategia
Bailaran oinez, bizikletaz zein zaldiz mugitzeko Openstreetmaps mapa libreak erabiltzen dituen OrganicMaps aplikazioa gomendatzen dugu. Aplikazioa erabilerraza da eta bailarako bideak, baserri eta lekuen izenak era egokian markatuak daude.
Herriz herriko hainbat ibilbideen informazio gehiago: